‘Santutxu kolorea’: euskal folklorearen inguruko proposamen garaikideak

Date

06.09.23 - 06.11.23

Place

Bizkaia - Bilbo

Bilboko Aste Nagusiaren barnean egin zen erraldoien bilkura.
Bilboko Aste Nagusiaren barnean egin zen erraldoien bilkura. (Aritz LOIOLA | FOKU)

‘Santutxu kolorea’ jaialdiaren seigarren edizioa Bizkaiko hiriburuko auzo honetako Karmelo Plazan egingo da ekainaren 9tik 11ra. Ekimenak ostiralean, ekainaren 9an, hasiko dira 19.00etan, dantza garaikideko ikuskizun batekin. Kimua Dantza kolektiboaren eskutik iritsiko da eta ekitaldi honek hasiera emango die folklorez betetako hiru eguneei.

‘Santutxu kolorea’-ren helburua folklore tradizionala sustatzea da. Gaztedi Dantzari Taldeak, auzoko kultura-elkarteak, ibilbide luzea du euskal dantza eta folkloreari lotuta. Goizaldi Dantza Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldeak eta Kimua Dantza Kolektiboak jatorri ezberdinetako dantzak ekarriko dituzte publikoaren gozamenerako.

Eta, folklorea musikari gabe ulertu ezin daitekeenez, dantza taldeak izateaz gain, honako musika talde hauek ere izango dira Santutxun: Bilboko Gaiteroak, Inguma Taldea, Gaztediko Gaiteroak Beasaingo Gaiteroak, Gaztediko Txistulariak y Lander Txato & cia.

Aurten, gainera, ‘Santutxu kolorea’ elkarteak Mairuekeko erraldoien 30. urteurrena ospatuko du. Data berezi horretan lagun izango ditu Beasaingo Erraldoi eta Buruhandiak (Gipuzkoa), Kietb Erraldoien Taldea (Bermeo), Donibaneko Erraldoiak (Iruñea) eta Mairuek Gaztediko Erraldoiak.

Ekainak 9ko ekimenak

Karmelo Plazan: 19.00etan, Kimua Dantza Kolektiboa eta ‘GenEroa’.

Karmelo Plazatik, 20.00etan, kalegira. Ibilbidea: Plaza Karmelo, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Arquitecto Ricardo Bastida Plaza eta Karmelo Plaza.

Ekainak 10

Basarrate Plazan, 10.00etan, kalejira, Gaztediko Txistulariak.

Karmelo plazan:
12.00etan Gaztedi Dantzari Taldearen umeen ekitaldia
19.00etan Goizaldi Dantza Taldea (Donostia) eta Gaztedi Dantzari Taldea (Bilbo) taldeen ekitaldia

Karmelo plazatik, 20.30ean: Kalejira, Lander Txato & CIA. Ibilbidea: Plaza Karmelo, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Arquitecto Ricardo Bastida Plaza eta Karmelo Plaza.

Ekainak 11

10.00etan: Kalejira Gaztediko Gaiteroak, Bilboko Gaiteroak eta Beasaingo Gaiteroak
11.45ean: Erraldoien kalejira. Parte hartuko dute: Kietb Erraldoiak (Bermeo), Beasaingo Erraldoiak (Beasain), Donibaneko Erraldoiak (Iruñea) eta Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Bilbo).
Ibilbidea: Plaza Karmelo, Julian Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Arquitecto Ricardo Bastida Plaza eta Karmelo Plaza.
Eta 14.00etan: Erraldoien dantza

Location

Karmelo plaza
Karmelo plaza
Bilbo. Bizkaia