Sarnaketa + Koiu
09/09/2017

20:30

Lekeitio
Bizkaia
21273066_915367688627901_7438611007480321767_o
MENTION

Koiu taldeak disko berria aurkeztuko du Lekeitioko Isuntza tabernan. aurretik Sarnaketa bakarlaria ariko da.

Koiu
Koiu musika taldea 2014an sortu gendun Bengoetxen (Galdakao). Hasiera baten hiru lagun batu ginen musika talde ezberdinetatik gentozanak Aitor eta Jox (Front Malabar) eta Jonu (Punkamine) .Hirurok bat eginda Punk rock euskaraz egitea erabaki gendun.

Kontzertu batzuk jo ostean  2014ko ekainean gure lehenengo maketa grabatu gendun Hamarecords estudioetan. Bide batez , Genova 2001 kantaren bideoklipa egin gendun gure laguna dan Alexen eskutik. Kontzertuak emoten jarraitu gendun eta 2015ean Abel batu jakun taldera. Kantak barriak  egin genduzan eta 2016ko abenduan gure lehen cd-a grabatu gendun Musikorta estudiotan.

2017an gure lehen lana argitaratu dogu, ”Infernuko atian gaude” 12 kantaz osatutako CD-a. Bitarte honetan, Andoni be batu jaku eta jada boskote bihurtu gara.

TALDEKIDEAK eta MUSIKA TRESNAK

Bateriajolea:  Joxema Cabezas
Baxujolea:  Aitor Angulo.
Kitarrajolea: Abel Ibarrondo.
Kirrajolea eta ahotsak: Andoni Mendoza.
Ahots nagusia: Jonu Ezkurdia.

INFORMATION AND TICKETS

Doako emanaldia

DATE AND TIME

20:30

LOCATION
Isuntza tabernan
Lekeitio
Bizkaia