Sorginaren jaitsiera
28/08/2019
Bidankoze
Nafarroa
Akelarre
MENTION

Bidankozeko Sorginaren jaitsiera abuztuaren 28an izango da, bertako jai herrikoiei hasiera emanez.

Gauerdia iristean, sute handi bat egiten da Pitxorronga mendixkan, non herriko gazteak, sorginez jantzita, argi-zuziak pizten dituzten. Ondoren Maruxa sorgina jaisten da eskoba gainean.

Sorginari herriraino jarraitzen zaio, akelarre moduko bat eginez. Pregoia irakurtzeko unea da, eta Maruxari ongi etorria emateko kalejira bat egingo da.

5 eguneko festa egitarauaren ondoren, sorginaren igoerak esango dio agur ospakizunei.

LOCATION
Bidankoze
Nafarroa