‘Sugeak eta sugegorriak: ospe txarraren biktimak’ erakusketa
25/02/2014 - 31/03/2014

21:30

Donostia
Gipuzkoa
Expo
MENTION

‘Sugeak eta sugegorriak: ospe txarraren biktimak’ erakusketa zabalik da Donostiako Cristina Enean martxoaren 30era arte.

Gizartean suge eta sugegorrien irudi kaxkarrari buruzko kontzienziazioa kanpaina baten barruan dago erakusketa. Sugeak oso mehatxatuta bizi diren animaliak dira; alde batetik, haien kontserbaziorako jasaten dituzten mehatxuak daude eta, beste aldetik, benetazkoa ez den mehatxua jasaten duen gizartearen jazarpena.

Sugeak ez dira arriskutsuak, baina euren fama txarraren eta mitoen biktimak dira. Ezagutza ezak eta fundamentu gabeko kondairek dakarte gehiegizko beldur hori.

Sentsibilizazio kanpaina hau animalia hauek jasaten dituzten aurreiritzi eta mitoak ezeztatzeko helburuarekin egiten da; hauen ezaugarri berezien ezagutza handitu nahi da, eta batez ere hauenganako lilura sortu Gipuzkoako ondare naturalaren parte garrantzitsu bezala baloratzeko.

DATE AND TIME

21:30

LOCATION
Egia auzoa
Cristina Enea
Donostia
Gipuzkoa