Tatxers, Ibil Bedi eta J Martina Bermeoko Uda Txosneroan

Date

08.13.21 - 08.13.21

Place

Bizkaia - Bermeo

J martina

Uztailean eta abuztuan zehar, Uda Txosneroa izeneko kontzertu zikloa burutuko da Bermeon. Abuztuaren 13an Tatxers, Ibil Bedi eta J Martina taldeak ariko dira Lamera gunean, arratsaldeko 20.30etatik aurrera. Bermeoko Txosna Batzordea da ekimenaren antolatzailea.

Tatxers

Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean Kaosa Euskal Herrian disko bilduman hartu zuten parte ‘Itxoiten dugun bitartean’ kantarekin, eta 2021 honetan iritsi da ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lana. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Iñigo Soria (Bateria) dira Tatxers.

Ibil Bedi

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga beltza’ diskoa.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz.

 

- - - - - - UDA TXOSNEROA - - - - - -

Abuztuak 13, Larunbata
Ibil bedi
Tatxers
J. Martina

 
Abuztuak 27, Larunbata
Nikotina & Juantxo Arakama
Gatom & Drew
Herbalist & Marta

Location

Lamera Parkea
Lamera Parkea
Bermeo. Bizkaia

Links