‘Txapela... Noiztik?’, Zumalakarregi Museoan
22/06/2018 - 02/12/2018
Ormaiztegi
Gipuzkoa
Txapela
MENTION

‘Txapela… Noiztik?’ aldi baterako erakusketa ikusgai izango da Zumalakarregi Museoan ekainaren 22tik abenduaren 2ra arte. Txapela fabrikaren 160. urteurrenak euskaldunen artean buruko honen erabilera noiz zabaldu zen aztertzeko aukera eskainiko du erakusketak.

XIX. mendean sortu zen txapela fabrika eta Tomas Zumalakarregiren eragina nabarmena izan zen bere erabilera zabaltzerakoan. Izan ere, nahiz eta askok txapela euskaldunei betidanik lotutako elementua izan zela pentsatu, benetan gure artean erabilera XIX. mendean zabaldu zen eta karlistadek oso paper garrantzitsua jokatu zuten horretan. Karlistek bereziki, baina baita euskal boluntario liberalek ere, txapela hautatu zuten beraien uniformeak osatzeko.

Erakusketak euskaldunen artean txapelaren erabilera zabaldu zeneko fenomenoa aztertzeaz gain, ‘La Casualidad Boinas Elosegui’ txapel fabrikaren XIX. mendeko bilakaera ere adieraziko du.

LOCATION
Muxika Egurastokia 6
Zumalakarregi Museoa
Ormaiztegi
Gipuzkoa