Uharteko Anaitasunaren jaiak
15/09/2018 - 23/09/2018
Uharte
Nafarroa
Uharte
MENTION

Irailaren 15ean hasiera emango zaie Uharteko Jaiei. Suziria eguerdiko 12:00etan botako da Udaletxetik. Hortik aurrera, jaia eta algara nagusituko da herrian. Herri kirolak, musika emanaldiak, ikuskizunak, herriko dantzak eta pilota partidak bezalako ekintzek beteko dute egitaraua.

Herri kalderete lehiaketa irailaren 18an izango da, mozorro egunarekin batera. 19an, haurrentzako jolas parkea egongo da eta 20a, nagusien eguna izango da. Gainera, herri olinpiada famatua irailaren 21ean ospatuko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta gauean, indarrak berritzeko sagardotegi afaria izango da. Jaiek irailaren 23ra arte iraungo dute.

LOCATION
Uharte
Nafarroa