Urruñako bestak
01/09/2018 - 05/09/2018
Urruña
Lapurdi
Urruna
MENTION

Irailaren 1ean, arratsaldez, hasiko dira Urruñako Bixintxoak. Lehenik, haurrendako eta helduendako zezen lasterketak abiatuko dita. Ondotik Kaskarrot bandak zintzur bustitzea alaituko du herriko plazan.

Berttolin, berriz, Urruñako Gazte asanbladak Nat eta Watsonek alaitutako afaria antolatuko du. Arratseko 10etatik goiti, plazan kontzertuak izanen dira Pauline eta Juliette eta Txapelpunkekin. Ondotik, GarraHerria taldeak dantzaldia alaituko du.

Igandean, errebote eta esku huskako partidak jokatuko dira eta herrien arteko jokoen lehiaketak
eginen dira. Eguna bukatzeko, Mutxikoak dantzatzeko aukera izanen da, baita kontzertuen entzuteko ere Baga Biga eta Les Anonymes taldeak oholtza gainera iganen baitira. Bestak irailaren 5 arte aitzina segituko du.

LOCATION
Zenbait tokitan
Urruña
Lapurdi
LINKS