‘Viana eta Sonsierrako defentsa sistema’
01/08/2019 - 31/12/2019
Viana
Nafarroa
Castillo_viana
MENTION

‘Viana eta Sonsierrako defentsa sistema’ erakusketa abuztuaren 1etik aurrera ikusi ahalko da Vianako kultur etxean, Nabarralde fundazioaren eskutik.

Nafarroa defendatu zuten gazteluen inguruko erakusketa hau Iñaki Sagredo historialari eta nafar gazteluen adituak komisariatuko du, eta batez ere Sonsierrako eremua eta Vianako gaztelua ditu mintzagai.

Inaugurazioa hilaren 1ean egingo da, 19:00etan, eta Sagredok irekiera hitzaldi bat eskainiko du.

«Sonsierrako eremua eskualde garrantzitsua izan zen, Gaztelarren konkista saiakerak ekiditeko Nafarroako gazteluen lehenengo defentsa lerroa bertan ezarri baitzen», azaldu dute antolatzaileek.

LOCATION
Urazurrutia Kalea, 7
Kultur etxea
Viana
Nafarroa