‘Xaman baten egunerokoa’, Hilario Bravoren 50 urteko ibilbidearen ispilu

Date

05.16.23 - 06.24.23

Place

Gipuzkoa - Donostia

Hilario Bravo, erakusketan.
Hilario Bravo, erakusketan. (Andoni CANELLADA | FOKU)

‘Xaman baten egunerokoa’ izenburupean bere sorkuntza lanak ikusgai jarri ditu Hilario Bravok.

50 urte joan dira Bravok Gipuzkoako Artisten Elkartean egin zuen lehen banakako erakusketa (1973) egin zuenetik. Okendo Kultur Etxeak antolatutako erakusketa honen bidez, autorearen nahia da bere ondarea Donostiako arte-munduarekin eta, oro har, gizartearekin partekatzea.

Xaman baten egunerokoa izenburuko egunerokoa hitzak denbora segida bat ematen dio ekitaldiari, eta, era berean, egilearen ibilbideko garai desberdinak lotzen ditu. Izan ere, ibilbide horretako lehen urratsak Donostian egin zituen, hemen garatu baitzuen bere prestakuntza autodidakta arte kontzeptualarekin eta ekintza-artearekin lotutako Donostiako zirkulu artistikoen barnean (1972-1987).

‘Xaman baten egunerokoa erakusketak’, hilabete ugari iraun duen dokumentazio-lan eskergaren ostean, artistaren gaur arteko jardun guztia biltzen du, egileak artea sortzeko darabilen forma xamanikoa, sendatzailea eta gogoetan oinarritua, erakusteko. «Bildumak bost bosturteko horietan Hilario Bravok garatutako formen eta kontzeptuen bilakaera azpimarratzen du; izan ere, kontzeptu horiek, espezialistek diotenez, antzinako sinbologiaren eta mitologiaren, militantzia poetikoaren eta malenkoniaren edertasunaren artean garatzen ditu, meditazioaren eta emozioaren artean, eta guztiak gorpuztu dira pinturetan, marrazkietan, eskulturetan, argazkietan, fotomuntatzeetan, artista-liburuetan, dokumentazioan eta beste formatu batzuetan. Hori dela eta, material horiek guztiek artista berezi honen lagin kontrastatua, dinamikoa eta arrazoitua osatzen dute, eta hemen dira erakusgai», adierazi dute.

Lan bakoitza denbora bati dagokio, lan bakoitzak bere historia biltzen du eta lan bakoitzak giza kontzeptuez hitz egiten du. Erakusketa nabarmen honen munta dela eta, Maider Beunza eta Javier San Martín arte-kritikarien testuez hornitu dira obrak argitaratutako katalogoan.

Hilario Bravoren (1955, Caceres) ibilbidea formula plastiko berrien etengabeko bilaketa da.
80ko hamarkadan, grabatu alemaniarraren tradizioak eta jatorrizko artearen berreskurapenak eragin handia izan zuten Bravoren espiritu sortzailean. Europako museoetan Hegoaldeko, Afrikako eta Ekialdeko Itsasoetako kulturei buruz egindako ikerketek beste kultura batzuekiko gero eta interes handiagoa eta gero eta handiagoa sortzen dute.

Bidaietan izandako esperientzien lekukotza egiten du landa-koaderno eta egunerokoetan,   irakurritakoaren hausnartutako berrinterpretaziotik abiatuta bere sorkuntza iraultzen duen horietan bezala: ‘El agua incendiada. Jarchas mozárabes’ (1997), ‘La pluma y el espino’ (2011) edo ‘Necio. Memorias de un sátiro tímido y poeta’ (2013).

Grabatzaile gisa hainbat sari eskuratu ditu.

Okendo Kultur Etxean ikusgai dago ekainaren 24ra arte. Ordutegia astelehenetik ostiralera 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etik 20.30era da. Larunbatetan 10.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.00etara. Igande eta jaiegunetan itxita. Sarrera doan.

Location

Okendo Kultur Etxea
Nafarroa Hiribidea, 7
Donostia. Gipuzkoa