XI. Hendaia Euskaraz
01/03/2020 - 28/03/2020
Hendaia
Lapurdi
Hendaia_euskaraz
MENTION

Hendaia Euskaraz ekimenaren hamaikagarren edizioa egingo da martxoaren 1etik 28ra bitartean.

Euskararen arrisku egoera kontuan hartuta, «eguneroko bizitzan bere transmisioa eta erabilera bultzatu behar dira».

Antolatzaileek euskal eskolaren garrantzia nabarmendu dute, baina ez dela euskararen biziraupena bermatzeko gai.

Mota askotako ekitaldiak biltzen ditu aurtengo egitarauak eta horien artean honako hauek aurkitzen dira: Txillardegiren inguruko erakusketa (martxoaren 3tik 14ra bitartean); estreinaldi ofiziala (4ean); Mugetan zehar giza eskubideen bila bisita gidatua (7an); Herriko Bozak (8an); yogaren ezagutzea (11n); ibilaldi sentikorra (14ean); gure haurrak euskaraz loratzeko giltzak (19an); Udaberriko besta (22an) edota Altxorraren bila (28an).

LOCATION
Hendaia
Lapurdi