XV. Bilboko Zirkuitua
05/10/2016 - 09/10/2016
Bilbo
Bizkaia
Bilboko-zirkuitua
MENTION

Bilboko Zirkuitua egitasmoaren hamabosgarren edizioak auzoetan eskaintzen duen programazio eszenikoa hasiko du urriaren 5ean, Abando-Barrainkuako udal zentroan.

Guztira, bederatzi euskal konpainia eta artistak dantza eta antzerkiko 11 emanaldi eskainiko ditu Otxarkoaga, Abando-Barrainkua, Castaños, Basurtu, Santutxu, Begoña, Errekalde eta Zorrotzako udal zentroetan abenduaren 9ra arte. Saioak 19:30etatik aurrera izango dira, sarrera librearekin.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren «programa dekanoa» da Zirkuitua, «sortzaile berriek eta antzerki eta dantza taldeek euren lanak eszenan erakutsi eta ikus-entzuleen aurrean antzezteko benetako aukera», adierazi dute antolatzaileek.

Aurten parte hartuko duten konpainia eta artisten artean honako hauek daude: Lola Markaida, Katastrofen, Bea Insa, Con la que está cayendo, Totum, Lokal Antzerki Taldea, Enriqueta, Oh My Good, Las Torpedo Level-Ireki Teatro eta Rara Avis.

Antzerki eskaintzaren barruan genero guztiak izango dira, hala nola musikala, komedia, drama eta tragikomedia, esanahi sozialarekin eta maitasuna, existentzia, inmigrazioa edo heriotza moduko gaiak landuz, batzuetan, poesiaren edo clownaren artearen ukituekin.

Horrela, hasteko, urrian, Lola Markaidak ‘On /Off. La travesía, en un instante’, Katastrofek ‘Neopreno’, Bea Insak ‘Viaje a ninguna parte’ eta Con la que está cayendo konpainiak ‘Mockinpott’ lanak eskainiko dituzte. Azaroan, Totum taldearen ‘Holala ¿Mon Chéri?’ eta Oh My Good konpainiaren ‘Zer duzu Amy’ izango dira ikusgai, eta bukatzeko, abenduan, Las Torpedo Level-Ireki Teatro eta Rara Avis taldeek komedia kutsuko ikuskizun bana eskainiko dute: ‘Las chicas serias no gustan’ eta ‘Rara Avis’, hurrenez hurren.

LOCATION
Barraincua kalea, 5
Abando-Barrainkuako udal zentroa eta beste batzuk
Bilbo
Bizkaia