0 comments

Korrika kontajiosoa da


Todas las mañanas en Info7 irratia

Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta mundo osoan hizkuntza baten alde ospatzen den mobilizaziorik handienari hasiera emateko. Bihar hitzordua Otxandion da, aurrenekoan Urepelen izan genuen bezala.

Mosen Bernat Etxeparek ohiukatu zuen legez, euskara da kanpora eta guztiok daukagu hitzordua Otxandioko plazan. Dantzan egitera, alegia.

Eta berriro ere, emozioz hunkituta, herri hau, gure herri zahar hau, belaunaldi gazteez berrituta, gure hizkuntza bizirik dirauela erakutsiko dio mundu osoari.

Xabier Amurizak argi eta garbi galde egin zigun legez, hizkuntza gabe, nola urtengo gara bada plazara. Bada erantzuna bihar emango diogu Otxandion, Bulkanoren aska ondotik abiatuko den lasterketa marabillosoenean. Korrikan. Euskaldunok geldirik egoterik ez daukagu-eta.

Horrenbeste urte pasa dira baina, berriro ere, Korrika kontajiosoa dela aitortu behar dut .

/