Artzai Larzabal naiz+ bloga

Egun eder bat...

Lanera joateko ordua baino ordu eta erdi lehenago esnatu naiz. Eguna aprobetxatu nahi nuen: lasai jaiki, presarik gabe ibili, bazkaria prestatu, dutxa eder bat hartu eta aspaldiko partez gosariaz disfrutatu.

 

Bazkaria prestatzen hasi naiz, idarrak, kipula eta patatekin. Han utzi ditut lapikoan egosten, eta dutxara sartu naiz. Orduan okertu zait eguna.

Dutxan ez zegoen ur berorik! Ur hotzarekin erdi busti eta katuak bezala atera naiz korrika uretatik.

Arropa jantzi eta sukaldera iritsi naizenean, erre usaina nabaritu dut. Idarrak erreta zeuden! Kaka! Zakarrontzira bota ditut guztiak.

Eta hau guztia gutxi balitz, gosaltzeko mahaian jarri naizenean, etxean esnerik geratzen ez zitzaidala konturatu naiz. Eguna ezin okerrago hasi...

Azkenean, presaka eta korrika iritsi naiz lanera, bazkaririk gabe eta gosaldu gabe. Ordenagailua piztu eta beheko Starbucks-era jaitsiko naizela uste dut, sabela engainatzera bederen.

Eskerrak gaur ere ilargia ikusteko aukera izango dugun, beste behin...