Artzai Larzabal naiz+ bloga

Football I

Barkatu, soccerra. Yanki batek esan zidan bezala, hemen amerikar gizonek footballean jokatzen dute, europarrok jokatzen duzue soccerrean.

Ez dakit egia den edo ez, baina USAn bada halako kondaira bat zeinak dioen gizon europar gutziak homosexualak direla. Egia izango da agian...

Baina tira, kontua da, nire lantokitik hurbil, futbol zelai batzuk daudela eta futbol amerikarreko taldeak, beisbolekoak, errugbikoak, crossekoak, eskubaloikoak, saskibaloikoak, nesken futbol taldeak, kanika eta petanka taldeak eta gainontzeko kirol guztiek amaitzen dutenean, libre geratzen dela, eta batzuk soccerrean jolastera ausartzen direla.

Handik bueltaka nenbilela, Jefearen hitzak etorri zitzaizkidan burura: “inglesez ikasteko erarik onena, jendearekin erlazionatzea da, eta kirolak asko laguntzen du horretan”. Eta han joan nintzen, errealeko uniforme konpletoarekin futbol zelaira, ea norbait aurkitzen nuen. Ez dizuet esan, baina errealzale amorratua naiz, tatuaje txiki bat ere badut bizkarrean, errealeko eskuduarekin. Donostiarrok holakoxeak gara.

Bazebilen soccerrean talde bat, eta eurengana hurbildu eta: “kan ai pley uiz yu?” (jolastu al dezaket zuekin?). Eta socerrean hasi nintzen...

Gomendio bat: USAn inglesez ikasi nahi bada, ez joan soccerrean joalastera, ze soccerrean jolasten duten guztiak hegoamerikarrak dira: argentinarrak, txiletarrak, perurrak... eta denek gazteleraz hitz egiten dute!