Artzai Larzabal naiz+ bloga

KORRIKAldiak

Harritu egiten nau inguruan dudan jendeak. Hain hurbil eduki arren, ez dira "Korrikaz" egitera animatzen, eta batzuk gainera, mespretxatu ere egiten dute. Beste batzuek ordea, milaka kilometrotara egonik ere, eta praktikan inolako beharrik izan gabe, Korrikaldi propioak antolatzen dituzte.

Batzuek bizi diren lurraren iragana ahaztu nahi dute, ezabatu; besteek berriz, seme-alabei nondik datozen azaltzeko, zer izan ziren gogoratzea beste aukerarik ez dute ikusten.

Eta orduan, "Korrikaz" hitz egiten dute...