Archived entries 2014-11

0 comments

Ruper Ordorika, ‘Lurrean etzanda’ disko berritik ‘Giltz-gordea’

Disko berriarekin dator Ruper Ordorika, ‘Lurrean etzanda’ du izena eta lehen aurrerapen bideoklipa ‘Giltz-gordea’ abestiarekin egin du.

Pablo Cabeza NAIZen disko berriaz:

Ruper Ordorika ha presentado ‘Lurrean etzanda’, su álbum número dieciséis. Un disco grabado en estudio, pero con la libertad de un directo y la capacidad de improvisación de un disco de jazz. Como es habitual en él, graba con músicos internacionales...

1 comment

Espetxera pankarta bategatik? #JoneLibre

Gezurra dirudi baina pankarta bat jartzea egotzita espetxeratzeko arriskuan da Jone Amezaga errigoitiarra. Gernikan prentsaurrreko jendetsua deitu dute ostegun arratsalde honetarako (18.30) eta ostiralean (20.00) asanblada izango da Astran. 2012ko urriko Azken Astelehenean ETAren anagrama zeraman pankarta bat jartzea egotzi diote, herritar ugarik salatu du azken orduetan «erokeria» dela pankarta bategatik espetxeratzea agintzea; gainera, muntaia poliziala dela salatu dute. ...

0 comments

Herritarren borondateak herriko plazan #ehuntzen

Abian da ikasturte berria Gure Esku Dagorentzat eta erabakia #ehuntzen ari da, oraingo aldarria bihar gauzatzeko. Irungo FIKOBAn aurkeztu zituen ikasturteko asmoak (NAIZ: Gure Esku Dago) eta herriz herri eta auzoz auzo ari dira, orain, herritarren asmoak, eta esperantzak, ehuntzen. Antzuolarrek hedatu duten bideoa hemen, herriko plazan dagoen haritzaren bueltan herritarrek «euren esku dauden edo izan nahiko lituzketen desio eta erabakiekin haritza ehuntzera gonbidatu» zituzten.

...

0 comments

Liburutegi duin baten alde, Antsoainen

‘Liburutegia kalera’ ekimena antolatu dute gaurko Antsoainen, liburutegi zerbitzu duin baten alde. Atxikitako bideoan bizilagunek euren iritzia azaldu dute. Barcinaren gobernuak azken urteetan ezarritako murrizketen ondorioz nabarmen gutxitu da liburutegiaren zerbitzua: 18.30ean ixten du, lehen 21.00etan ixten zuen, langileetako batek baja hartu du eta Nafarroako Gobernuak ez du ordezkorik jarri eta bigarrenak zegozkion oporrak hartu dituenez abenduaren 9ra arte itxita egongo da....

Latest posts
Latest comments