Archived entries 2015-02

1 comment

Surfean Islandiako ur hotzetan, ikusgarria

Postontzian jaso dugu bideo ikusgarri hau. ‘Lightsurf in Iceland’ izenburuarekin hedatu dute, oholari argiak jarrita aritu baiziren Islandian surfean. Hodei Collazo, Imanol Yeregi eta Natxo Gonzalez agertzen dira Igor Bellidok zuzendutako bideo honetan surfean. Mitxel Produkzioak da ekoizlea. Deskribapenean honela diote: «Olatu bila Europako lekurik hotzenetariko batera egindako bidaia. Surflariek bizi behar izaten dituzten muturreko baldintza klimatologikoek bidaia bera...

0 comments

Mus txapelketak baditu bere zazpi herrialdetako txapeldunak

Martxoaren 7an Lekeition izango da Euskal Herriko VII. mus txapelketaren finala eta asteburuan ezagutu ditugu herrialde bakoitzeko txapeldunak.

Nafarroa Garaiko finalaren bideoa da Ahotsak sarean zabaldu duena, bertan Idoia Auza eta Miguel Loidi jauntsaratstarrak izan ziren txapeldunak. Nafarroa Beherean Bidarraiko Ibarolatarrak izan ziren, Juan Carlos Bolinaga eta Juanma Ballejo amurrioarrak Araban, Luis Angel Aboitiz eta Aitor Okamika bedaronarrak Bizkaian, Ladeveze eta Irrigoten...

0 comments

Sirokaren laugarren maluta: ‘Desoreka’

Elur maluten gisara, banan bana eta poliki ari da eskaintzen Siroka taldea bere ‘Malutak’ proiektuaren aleak. Urtea hastearekin bat eskaini ziguten ‘Bihotzetatik zintzilik’ lanaren eguneratzea, ordurako lehen maluta ezagututa genuen, ‘Azala’ izenekoa, eta laugarren hau iristerako ‘Su txikien itsasoa’ izeneko lana argitaratu zuten Askapenaren aurkako auzia salatzeko. Laugarrena beraz hau, ‘Desoreka’.

0 comments

Estricalla, ‘Hutsartea’ disko berriaren lehen kolpea!

Estricalla-k diska berri bat kaleratuko du martxoan. 7 hatzbeteko single-a izango da eta sorpresa ugari dakartza barrenean. 4 abesti + bonnus track-a izango ditu viniloak. Kolaborazioei dagokienez, SNFU taldeko Mr Chi Pig abeslari mitikoak abestu du abesti batean eta gainera, Ikor Kotx argazkilari handiaren argazkiekin osatutako argazki fanzine batek ere osatzen du HUTSARTEA. Honez gain, beste sorpresarik ere ekarriko du singleak. Martxoa hasieran entzun eta ikusi ahalko da "Bobsley", ...

Latest posts
Latest comments