Archived entries 2015-04

0 comments

Espainiar Armadak Gorbeia hartu zuenekoa, Eskean Kristö

Eskean Kristö taldeak ‘Azote kaldüz’ diskoko ‘Kptain putre’ abestiarekin egin duen bideoklipa duzue honakoa. Gorbeiaren tontorrean Espainiako Armadak egindako agerraldien aurkako aldarrikapena dakarte: «Noizbehinka espainiar armada bertan agertu izan da, eta bandera espainola gurutzean jarri. Probokazio hutsa. Eta honek gu, Eskean Kristö taldekideak euskaldunak eta gainera arratiarrak izanik, benetan erre egiten gaitu. Eskean Kristöko mutilak...

0 comments

Ukelelearen euskal txokoa, Youtuben

«Izaskun Canga dut izena eta ukelelezale amorratua naiz», modu horretan aurkeztu du bere burua gure postontzian Youtuben ‘Jo ukelelea’ kanala kudeatzen duen gazteak. Ukelelez jotako euskal kantak eta horiek jotzeko tutorialak argitaratzen ditu Cangak bere kanalean. 50 bat bideo inguru igo ditu honezkero eta asmoa euskal kantak ukelelezaleengana hurbiltzea dela dio.

Hona bere buruaz eta ukeleleaz egiten duen aurkezpena: «Ukelelezale askoren moduan, autodidakta...

0 comments

Euskaraz hitz egiten duten saltokien mapa

‘Egun on!’ du izena eta euskaraz ari diren saltokien mapa dakar. Postontzira igorritako mezuan diotenez «euskaraz hitz egiten duten establezimenduen mapa elkarlanean osatzeko proiektua abiarazi dugu. 1500 establezimendu ditugu gure datu basean eta helburua da, kolaboratzaileen artean mapa osatzen joatea».

EgunOn.info webgunean topatuko duzue mapa bera; gainera, Android mugikor eta tabletentzatko aplikazioa ere sortu dute. Asmoa «ahalik eta oihartzun handiena...

Latest posts
Latest comments