Archived entries 2015-05

0 comments

Zer hartu-edan-jan-erre... zuen Junckerrek?

Pasa den astean Rigan izan zuten europear agintariek goi bilera, denei ongietorria ematen Jean Claude Juncker Europear Batzordeko presidentea. Lehen ere askok ez du geheigi maite baina bideo honetan ikus daitekeen moduan, itxura onartezina emanez egin zien harrera Europa guztiko agintariei.

Umorez hartu dute batzuk, herritarrekiko duen mesprezuaren adierazle dela uste du askok. Dena dela, zalantza nabarmena denen baitan zer demonio hartu zuen, edan zuen, jan zuen edo erre zuen halako...

0 comments

Finala #denokBatera

Athletic-ek kaleratu duen bideoa Kopako finalari begira indarrak hartzeko. Azken asteetan bideo dezente argitaratu dituzte batean eta bestean Bartzelonaren aurkako final handiari aurre egiteko.

Athleticek berak, bere kanalean ditu honako pertsona ezagunen babes mezuak: La Otxoa, Xabier Jon Davalillo, Unai Basurko, Eneko Atxa, Garcia Erguin, Ana Urrutia, Jose Luis Atxotegi, Miguel Madariaga, Efren Vazquez, Kepa Junkera, Agurne Anasagasti, Juanito Oiarzabal, Jose Luis Korta, Alex Txikon, Eli...

0 comments

Gabarrarekin amesten, egun handirako atzera kontaketa

#DenokBatera traolarekin saiatu edo bestela Athletic jarri edozein sare sozialetan eta berehala antzemango duzue larunbateko final handira begira direla milaka euskal herritar. Finalera begira elkarlana abiatu dute Uriola.info, Jauzia ekimenak eta Geuria.info-k gabarrarekin amesten ari direnen testigantzak jasoz:

Igor Elortzak abiatu zuen seriea eta ondoren iritsi da Josu Bergararen ekarpena. Kantu giroan eta garai zaharrak gogoan:

0 comments

Gasteizko herri harresia 1, 2, 3, 4 bideotan

Mundu osora hedatu dira Gasteizko harresiko irudiak eta bertako hedabideok desobedientzia erakustaldi honen berri zabal eman dugu. Sarean etenik gabe zabaldu dira bertako argazkiak, bideoak, mezuak... Horietako batzuk aukeratu ditugu hemen, laburpen gisa edo:

1.- Desobedientzia, elkartasuna:

Gizon honek Ertzaintzaren aurrean erakutsi zuen jarrera sendoak txalo zaparrada eragin zuen Gasteizen bertan, eta baita sarean ere. Juan Carlos Mohr-ek hedatu zuen lehenbizi zuzenean Twitterrez, bideo...

Latest posts
Latest comments