Archived entries 2017-04

0 comments

«Ezberdinak garelako egiten dugu mundua anitz»

Loading player...

Horixe da Orozkoko Gazte Asanbladak Euspot Euskarazko Spot Lehiaketara aurkeztu duen bideoaren leloa. «Aniztasunak milaka aurpegi» du gai publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen spot lehiaketa honen seigarren edizioak.

50 lan baino gehiago aurkeztu dira guztira eta maiatzaren 2ra arte dago gustukoena bozkatzeko aukera.

0 comments

Joseba Sarrionandia, bake artisauak edo Amancio Ortega, H28ko protagonistak

Joseba Sarrionandia, bake artisauak edo Amancio Ortega, H28ko protagonistak

Hilabeteko 28. egunarekin puntual iritsi zaigu H28 aldizkari saretirikoa. Umorea eta kritika lagun, Korrika eraman dute azalera eta baita Joseba Sarrionandia ere. Bake artisau diren oreinak, Amancio Ortega, Gazte Akelarrea edota Ruper Ordorika hizpide dituzte ale honetan.

Asisko, Aritz Irigoien, Mikel Orbegozo edota Patxi Gallegoren marrazkiak aurki daitezke besteak beste apirileko ale honetan.

Ale osorik ikusteko egin klik behean. Gozatu!

0 comments

‘Auzo Bizi onaren eskola’, bideoklipa

Loading player...

«Auzo Bizi onaren eskola» lelopean maiatzaren 21ean ospatuko da Sortzen elkartearen urteko jai nazionala. Iruñean izango da Antoniutti parkean.

Broken Brothers Brass Band taldeak egin du aurtengo abestia eta bideoklipa zabaldu dute azken orduetan.

0 comments

Haurrak eskolara oinez, patinetean ala txirringaz, baina haien kabuz

Oñatiko Udaleko Hezkuntza sailak eta herriko ikastetxeek elkarlanean sortutako proiektua da Eskolako Bidea proiektu hezitzailea. Eskolarako joan-etorriak oinez, patinetean edo txirringaz umeek euren kabuz egitera animatu nahi duen proiektua da. Ibilbide hauek motordun ibilgailuetan egiteko ohitura aldatu eta herriko bide-segurtasuna hobetuz eta bide batez, ikasleen autonomia indartuz, espazio publikoa pertsonentzat berreskuratu nahi dute.

Haurren hiria aldarrikatzen du Francesco...

0 comments

Gazte akelarrea, iruditan

Loading player...

«Sugarren dantzan independentziara» lelopean Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatuta ehunka gazte elkartu ziren Zornotza eta Igorre artean ospatutako Gazte Akelarrean. Orain hiru egunetako irudiak bideo batean bildu dituzte antolatzaileek, auzolanean oinarritutako ekimen izugarri hau aurrera eraman dutenei omendalditxoa egiteko.

Latest posts
Latest comments