Tags bolivia16

0 comments

Agur Bolivia!

Hiru aste eta gero Bolibiako brigada iritsi da amaierara. Aldaketa prozesuan sakontzeko eta herri indigenen borroka ezagutzeko asmoz iritsi ginen abuztu hasieran Santa Cruzera eta aste hauetan zehar errealitatea ahalik eta ikuspuntu zabalenetik ikusten saiatu gara.

Orain dela 10 urte hasi zuen Bolibiak aldaketa prozesu hau eta orduz geroztik asko aldatu da herrialdea. Atzera bueltarik gabeko aldaketa sakonak eman ditu Evoren gobernuak. Garrantzitsuena herri indigenen aitortza izan da. Orain...

0 comments

Boliviako mugimendu sozialak, bertatik bertara

Gobernua eta ministerioak barrutik ezagutzeaz gain, mugimendu sozialen lana ere ezagutzeko aukera izaten ari gara La Pazen. Mugimenduak dira prozesu honen sostengu eta ezinbestekoa zen hauek ere ezagutzea.

Jorge Barronekin bildu gara lehenengo. Bera Videoteca Barbarrojako zuzendaria da eta zine latinoamerikarra zabaltzea dute helburu, betiere ikuspuntu sozial batetik. Jorgek erreferendumean artisten manifestua kudeatu zuen. Egun hauetan Fidel Castroren 90. urtebetetzea ospatzeko egiten ari...

0 comments

Boliviako Gobernuaren barrenak

Iritsi dira brigadistak La Pazera eta brigadaren azken txanpan sartu dira. Gobernuko instituzio eta Ministerio gehienak La Pazen daudenez, hauek barrutik ezagutzeko aukera izan dute. Eta, kronika honen bidez, gurekin partekatu dute ikasitakoa.

Ekonomia ministerioa

Maria Nela Prada ekonomia ministesterioko kabinete buruak egin zigun harrera aurrekoan. Berarekin bi ordu luzez aritu ginen solasean. Ekonomian gobernuak dauzkan erronkak azaldu zizkigun ikuspuntu zintzo batetik. Aldaketa nagusiak...

0 comments

Munduko emakumeak batzeko deia, Boliviatik

Cochabambatik igorri digute euskal brigadistek lerro, bideo eta irudi hauek.

Cochabambako azken egunei zukua atera nahian Rafa Puente eta Juanita Ancietarekin bildu gara. Rafa Puente aldaketaren aldeko militantea da eta ibilbide luzea izan du Bolibiako aldaketa prozesuan eta baita gobernuan ere, nahiz eta azken urteetan gobernuarekiko ikuspuntu kritikoa azaldu duen. Bere etxean hartu gintuen eta ordu luzez aritu ginen azken hamar urteez berriketan. Puenteren iritziz Evoren lehenengo...

Latest posts
Latest comments