Tags brigadak16

0 comments

Boliviako mugimendu sozialak, bertatik bertara

Gobernua eta ministerioak barrutik ezagutzeaz gain, mugimendu sozialen lana ere ezagutzeko aukera izaten ari gara La Pazen. Mugimenduak dira prozesu honen sostengu eta ezinbestekoa zen hauek ere ezagutzea.

Jorge Barronekin bildu gara lehenengo. Bera Videoteca Barbarrojako zuzendaria da eta zine latinoamerikarra zabaltzea dute helburu, betiere ikuspuntu sozial batetik. Jorgek erreferendumean artisten manifestua kudeatu zuen. Egun hauetan Fidel Castroren 90. urtebetetzea ospatzeko egiten ari...

0 comments

Boliviako Gobernuaren barrenak

Iritsi dira brigadistak La Pazera eta brigadaren azken txanpan sartu dira. Gobernuko instituzio eta Ministerio gehienak La Pazen daudenez, hauek barrutik ezagutzeko aukera izan dute. Eta, kronika honen bidez, gurekin partekatu dute ikasitakoa.

Ekonomia ministerioa

Maria Nela Prada ekonomia ministesterioko kabinete buruak egin zigun harrera aurrekoan. Berarekin bi ordu luzez aritu ginen solasean. Ekonomian gobernuak dauzkan erronkak azaldu zizkigun ikuspuntu zintzo batetik. Aldaketa nagusiak...

0 comments

Munduko emakumeak batzeko deia, Boliviatik

Cochabambatik igorri digute euskal brigadistek lerro, bideo eta irudi hauek.

Cochabambako azken egunei zukua atera nahian Rafa Puente eta Juanita Ancietarekin bildu gara. Rafa Puente aldaketaren aldeko militantea da eta ibilbide luzea izan du Bolibiako aldaketa prozesuan eta baita gobernuan ere, nahiz eta azken urteetan gobernuarekiko ikuspuntu kritikoa azaldu duen. Bere etxean hartu gintuen eta ordu luzez aritu ginen azken hamar urteez berriketan. Puenteren iritziz Evoren lehenengo...

0 comments

Ramallahko lehen bizipenak

Jerusalemera heldu ostean, Ramallah inguruan aritu da brigada. Harreman ugari egin dituzte eta kronikan Palestinako gazte mugimenduaren, presoen edota emakumeen egoeraren berri ematen digute.

Jerusalemera gauez heldu ginen, bidaia luze baten ondoren. Hurrengo egunean, turismo pixka bat egitearekin batera, gure brigadako lehen kontaktuekin harremanetan jarri ginen. Horrela, brigada Ramallahn hastea erabaki genuen; gero, pixkanaka hegoalderantz jotzeko.

Ramallah Zisjordaniako hiriburu...

0 comments

Venezuela, ikuspegi ekonomikotik

Venezuela ezagutzen ari da Euskal Herritik joandako brigada eta haien eskutik, baita gu ere. Oraingoan bertako ekonomia eredu sozioeraldatzaileen berri eman digute euren azken kronikan.

Gaur egunera arte Venezuelako ekonomia eredua petroleoan oinarritu da. Egungo petroleoaren krisia dela eta euren diru-sarrerak murriztu egin dira eta egoera honen aurrean alternatiba berriak eraikitzen hasi dira. Chavez komandanteak petroleoarekiko zegoen menpekotasuna eta bestelako produkzio-jakintzarik ez...

Latest posts
Latest comments