Tags murrizketarikez

0 comments

Liburutegi duin baten alde, Antsoainen

‘Liburutegia kalera’ ekimena antolatu dute gaurko Antsoainen, liburutegi zerbitzu duin baten alde. Atxikitako bideoan bizilagunek euren iritzia azaldu dute. Barcinaren gobernuak azken urteetan ezarritako murrizketen ondorioz nabarmen gutxitu da liburutegiaren zerbitzua: 18.30ean ixten du, lehen 21.00etan ixten zuen, langileetako batek baja hartu du eta Nafarroako Gobernuak ez du ordezkorik jarri eta bigarrenak zegozkion oporrak hartu dituenez abenduaren 9ra arte itxita egongo da....

0 comments

Bilboko udaletxea inguratzeko deia aurrekontuen bozketa egunean

Ostirala, azaroak 30, Bilboko udaletxean 2013ko aurrekontuak bozkatuko dituzte. ‘Asteazken beroak’ ekimenetik udaletxea inguratzeko deia egin dute. Bideo bidez egin duten deialdian hitz gutxian adierazi dute euren salaketa: «murrizketa astea bilbon, herriaren kontra, gure errealitatearen kontra. Aberatsak aberasten, gure ekonomia etengabe estutzen. Ostiral honetan urteko aurrekontuen bozketa udaletxean. Murriztua. Udaletxea inguratu (11.30)». Hona hemen bideoa:

0 comments

Iruñeko ospital eremuko sukaldeen lanak gelditu ditu LABek ordu betez, pribatizazioen aurka

(Vídeo en castellano)
LAB sindikatua. LABeko hiru militante Ospitaletako sukalde berriak eraikitzen ari diren gunearen sarreran kateatu dira, dozenaka langilek euren ekintza babesten zuten bitartean. Jakina denez, sukaldeak pribatizatu dituzte eta Banco Santanderrekin harremana duen catering enpresa bati eman dizkiote. Sukaldeen pribatizazioa, Opus Dei eta interes pribatuen mesedetan UPN burutzen ari den osasun sistema publikoaren suntsiketaren beste atala baino ez da.

Hona hemen...

0 comments

Murrizketei aurre egiteko dinamika iraunkorra abiarazi dute ikasleek

Donostiako magisteritza eskolako ikasle asanblada: «EHUko Donostiako irakasle eskoletako ikasleak hezkuntzak jasan dituen erreformen eta murrizketen aurrean mobilizatzen hasi gara. Urriak 11ko ikasle grebak izan zuen arrakastaren ostean, asanblada bat osatu dugu hainbat ikasleren artean eta mobillizatzeari ekin diogu. Atzoko egunez, ikasgelak hustu eta manifestazio baten ondoren, fakultatearen sarreran parodia baten bidez hezkuntza sistema jasaten ari den egoera salatu genuen 200...

Latest posts
Latest comments