Tags ordizia

0 comments

Rocka Ordiziara heldu da hamairugarrenez

Ordiziarrock jaialdiaren XIII. edizioa pasa den urriaren 20an hasi eta 22an amaitu zen. Bertan Starblues, Jimmy Muelles, Xabier Crehuet, The Machetazo, Mohawk, Altxa Gudari, Znort Facers, Sworn Liars, Barracuda, Gureran, Kamioirrock, Bedeinkatuak, Flatron, Mammut & the palmeras stuck, Zesura, Get Dead, Sorkun, Bi Bala eta Meinstein talde eta bakarlariak izan ziren.

Bost minutu pasatxoetan hiru egunetan gozatutakoa biltzen ahalegindu dira.

0 comments

‘Gaur 8 azokan’ dokumentalean astero Ordiziako azokara doazen emakumeak omendu dituzte

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin dute dokumentala. Bideoa: GoierrikoHitza

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa ere proiektatu dute. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira...

Latest posts
Latest comments