Naiz+ Naiz+

1983ko uholdeak Aiaraldean, dokumental berri batean

Aiaraldea.com 30 urte bete dira 1983ko uholdeak izan zirenetik. Laudion, 6 hildako egon ziren. Euskal Herrian, 34. Aiaraldea Komunikazio Leihoak irailaren 20an aurkeztuko du gertaeraren testigantzak eta irudiak biltzen dituen dokumentala. Bertan Juan Jose Ibarretxe (1983an Laudioko alkatea), Ziriako Molinuevo (Elikagaien banaketaz arduratu zen apaiza), Rafa Isasi (Bolondresa), Iker Albinarrate (Arabako Foru Aldundiko diputatua) eta Anjel Albinarrate (Ertzaintzako akademiako zuzendariordea) mintzatu dira, besteak beste.