0 comments

Adio satirikoa Donostiako Aste Nagusiari

Pasa den Abuztuaren 21ean Irrikitaldirekin adio esan zioten Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusiari. Urtero moduan irriz eta satiraz esaten zioten agur eta orain, egun hartako bideoa zabaldu dute.

Donostiako Piraten kronika da honakoa:

Urtero lez, bulebarrean bildu eta Santa Maria del Koro elizarantz egin genuen. Bertan, burgesez beteriko trena agertu zitzaigun lehenik. Eta haien atzetik, Eneko Goya eta Eneko Gasco jaunak, enpresari eta Espainiako erregeekin batera. Noski, Donostia 2016ko zuzendari Xabi Paya ere bertan egon zen, erregeari bertsoa eskaintzeko. ¡Bienvenido!

Donostiak demokrazia hutsa bizi duenez, galdeketak ere egon ziren medio. Zezenak bai ala ez? Eta herriak erabaki zuen: krisi garaian borreroei lan pixka bat ematea ez dago batere gaizki. Gainera, gehitzen badiogu luxuzko etxeekin denok askoz hobeto bizi garela, pentsa!

2016 urte zoragarriaren inaugurazioaren eta munizipalen errietaren ondoren, alde zaharrean murgildu eta nor bere jantzi xarmantarekin, igandean ere kalea gurea egin genuen piratok hoberen dakigun moduan: jaia ospatuz.

/