Naiz+ Naiz+

Apirilaren 27an estreinatuko dute Donostiako Piraten dokumentala

Finantziazio herritarra dokumentalarentzat

Abuztuan abiatutako proiektua

PIRATEN MEZUA:

Kaixo Piratak!

Lanean gogor aritu ostean, esan dezakegu amaitu dugula Izan Pirata dokumentala! Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak azaldu ditugu bertan, 80ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte iristeko.

Orain itzulpenen fasean sartuko gara (oraingoz 11 hizkuntzatan azpititulatuko dugu), baina DVDan fisikoki atera aurretik, estreinaldi mundiala egitea pentsatu dugu lana zuek denokin partekatzeko. Apirilaren 27an, Antzoki Zaharrean 18:00etan izango da, eta arrakasta handia duela eta jendea kanpoan geratzen dela ikusten badugu, bigarren pase bat egingo dugu 20:00etan. Beraz, dokumentala ikusi nahi duzuenoi, bertara garaiz hurbiltzea gomendatzen dizuegu.

Verkamin proiektua babestu duzuenok lekua gordea izango duzue bertara etorri nahi baduzue. Horretarako mesedez izanpirata@gmail.com helbidera idatzi apirilaren 21a baino lehen. 10, 20 eta 25€ko ekarpena egin duzuenok pertsonako bi sarrera eskatu ahal izango dituzue; 50€ jarri dituzuenok 6 sarrera; 100€koek 12 sarrera eta 200€koek 24 sarrera. Zuen izen abizenak ongi zehaztu emailetan mesedez, txarteldegian gero sarrerak hartu ahal izateko. Besteok lasai, guztira 500 eserleku daude eta!

Hala ere, esan, apirilaren 27an bertaratu ezin duzuenontzat, ondorengo aste eta hilabeteetan Donostian auzoz auzo aurkezten saiatuko gara, beraz, izango duzue ikusteko aukera gehiago.