Naiz+ Naiz+

Artzikirola, ahaleginarekin gozatzeko kirola

Errugbi, eskubaloi eta futbolaren arteko batasunetik jaio da artzikirola eta izenak iradokitzen duen moduan Arabako Artziniegan sortu zen.

Artziniegako haur eta nerabeak bost bat urte daramazkie artzikirolera jolasten, baina, apurka apurka Arabako mugak ere gainditzen ari ditu kirol honek. Bideo honek artzikirola ezagutzeko aukera eskaintzen digu bere asmatzailea den Jose Ramon Reyren eskutik, gainera.

Pertsona ezberdinek kirolean berdintasunez jokatzen gozatzea da kirol berri honen helburua eta beraz, pertsonaren ezaugarri fisikoak ez dira kontutan apenas hartzen.