Naiz+ Naiz+

#BOTABA, esamoldeen erronka berria

Datorren azaroaren 8an abiatuko da Instagram sare sozialean #BOTABA, esamoldeen erronka berria. Labayru Fundazioa eta Euskadi Gaztea irrati katea dira esamolde zaharrak ezagutarazi eta gaurkotzea xede duen lehiaketaren antolatzaileak.


Parte hartzeko egin beharrekoak oso erraza dira. Hasteko, bakarka edo gehienez lau laguneko taldeetan esamolde bat aukeratu behar da, astero gai bat proposatuko da eta gaiari lotutako esamoldea izan daiteke ala beste edozein. Esamolde horrekin gehienez 20 segundoko bideo bat grabatu behar da eta bideoa, #botaba traola erabilita, Instagramera igo behar da.

Astero, bideo originalenek sariak izango dituzte sariak banatuko dituzte.

Lehiaketa ezagutzera emateko hainbat bideo zabaldu dituzte sarean, bertan Aritz Aduriz futbol jokalaria, Hesian taldeko abeslaria Zuriñe Hidalgo edo Gatibuko Alex Sardui ageri dira.