\n"}
Naiz+ Naiz+

Correscales, helmuga begi-bistan


Iturria: Korrika prekario

Azken kilometroetan sartu da Correscales. Larunbat goizaldean, Nafarroa atzean utzita Aragoin barrena sartu zen prekarietatearen aurkako errelebo lasterketa. Arratsaldeko zazpietan emango ditu azken pausuak Correscalesek,  Bartzelonan gaur abiatu den Mobile World Congress 2016 kongresu atarian.

Ia 35 orduz egongo da Euskal Herrian prekarietatearen aurkako korrika eta Bilbotik Esaraino, aldarrikapen ugari zabaldu dira. Correscalesek Euskal Herrian herriz herri utzitako irudi eta bideoak bildu ditugu Naiz+-en.

Movistar telefono konpainiako langileen iazko grebari lekukoa hartu nahi dio errelebo lasterketa honek, haien borroka ezagutzera eman eta ataka berean diren beste enpresetako langileei laguntza emateko asmoz. Babes ekonomikoa jasotzea da ere bada beste helburuetako bat. Horrela, greban pilatutako zorrak kitatu, eta, jasotako diruarekin Erresistentzia Kutxa izeneko funtsa sortu nahi dute prekarietatearen aurka borrokatu nahi duten kolektiboentzako erresistentzia kutxa gisa.

  Hona hemen Correscales ekimenak utzitako bideo batzuk:

Sare sozialetan ere oihartzun zabala lortzen ari da.