Naiz+ Naiz+

Emakumeak kiroletarako «ezdeusak» direla dio MAD argitaletxeak, non eta hezkidetzaz aritzean

Gizonarekiko mendekotasuna emakumeen aitzinako jarrera naturala da.

Kirol lehian eragina dute emakumeen emozio desorekek.

Erasoekiko higuina sentitzen dutenez, lehiatik aldentzen dira.

Arrakasta ekiditeko nahi grinatsua sentitzen dute.

Erabakitzeko gaitasun urria dute.

Errreflexu gutxi.

Horrela ikusten dituzte emakumeak oposaketetan lagungarri izan nahi duen MAD argitaletxeak. Halaxe jasotzen dute bederen, Gorputz Hezkuntzako oposaketetak prestatzeko berritu berri duten gaitegian. Halako astakeriak gainera, ˝Hezkidetza eta sexu berdintasuna˝ deitu dioten gaian ageri dira.

Hezkuntza komunitateko kideen artean WhatApp bidez zabaltzen ari da eduki honekiko salaketa. Halaxe diote: «Irakasleak eta emakumeak bereziki iraintzen dituen esaldiekin egiten dugu topo. Jende ugarirengana heldu den gaitegia dugu eta honako hezkidetza eredua irakasleoi transmititzea nazkagarria da eta emakumearenganako eraso larria da. Ez dugu horrelako testurik onartuko».

Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformako blogean aurkitu dugu. Bertan zehazten duten moduan, LOMCE legera egokitutako gaitegian aurki daitezke esaldi hauek, beraz, aurten bertan berritutako materiala da.