Naiz+ Naiz+

Erleak ihesi Donostian, erreginaren bila

Izan zitekeen, baina ez da metafora. Katua erabiltzaileak ZUZENEAN atala erabiliz helarazi digun bideoa baizik. Astelehen arratsaldekoa da, Narrika eta Fermin Kalbeton kaleek bat egiten duten ertzean grabatutakoa. Erlauntza zuten irudian ikusten den balkoian, erreginak ihes egin eta denak atzetik joan zitzaizkion… suhiltzaileak bertan, erlezain bat ere bai… eta erleak ihesi, erreginaren bila. Erleen jokabidez gehiago jakiteko: http://www.erlemundua.com/