0 comments

Erretzaileei eztul egiten dien iragarkia

Erretzeak hil egiten duela ohartarazten diguten iragarkiak ohikoak zaizkigu, bai eta ondorio zatarrenak erakusten dizkiguten tabako paketeak ere. Irudi hauei jaramon gutxi egiten diegu gaur egun. Suedian, baina, erretzaileen arreta lortzeko modua aurkitu du  Apotek Hjärtat botika enpresak. Izan ere, erretzen ari den pertsonei dei berezia egiten die Estocolmo erdigunean ipini duen iragarki honek.

Nola? Irudian agertzen den gizona eztulka hasten da haren inguruan kea nabaritzen duen orotan, eta bide batez, erretzeari uzteko botikak proposatzen dizkio harrituta begiratzen dion erretzaileari.

Åkestam Holst komunikazio agentziak zuzendu du komunikazio kanpaina eta euskarrian kea nabaritzeko duten sentsoreak ipini dituzte.

/