Naiz+ Naiz+

ETAren ‘bietan jarrai’ webserie estatubatuar batean

Askok telefonoan jasoko zenuten segundo gutxiko sekuentzia bat, non ageri baiten eskuineko paretan ‘bietan jarrai’ leloa eta ETArena dirudien aizkora eta sugearen irudiaren behe aldea, koloreek ere erakunde armatuaren zapi handi bat dela iradokitzen dute. ‘Totally Sketch’ web seriearen ataletako bat da, ‘The naked truth’ izenekoa eta 2013ko abuztuan argitaratu zuena Michael Gallagher egileak. HEMEN IKUSI dezakezue momentua. Twitterren 80.000tik gora jarraitzaile ditu proiektuak eta atal honek milioi eta erditik gora ikustaldi izan ditu Youtuben.