Naiz+ Naiz+

Etxe hutsen ate idekitzeak Ipar Euskal Herrian

Herriz herri abiatu zituzten ekimenak lehenbizi, Miarritzeko hondartza izan zen gero eta Saran ETXE HUTSEN ate idekitzea egin zuten hilaren 4an. Lurra eta Etxebizitzaren aldeko kolektiboak deituriko hitzorduaren kari. Etxe huts baten bisita gidatua iragan eta, Saran orotara 80 etxe huts direla salatu zuten. Egun, bigarren etxebizitza zein etxe hutsen kopurua onartezina da!ipar Euskal Herrian 35 864 etxe huts eta bigarren etxe dira! HELDU DEN HITZORDUA 2012/08/18 ITSASUKO ELIZAN 16:00tan!