Naiz+ Naiz+

Europako Inbertsio Bankuaren 500+500 milioiko kreditua AHTrako = Dirua zulotik behera botatzea

AHT Gelditu! Goizeko 10:30tan Bilboko "Banco de España"-tik Ana Pastor Fomentoko Ministra, Patxi López eta Mariano Rajoy irten dira 500 euroko billete mordoarekin eta kaleko zulo batetik behera botatzen jardun dira. Adif-eko langile batek ireki duen estolda zulo batera hain zuzen ere. Irudi horrek oso garbi adierazten du Euskal Y egiten jarraitzeko EIBrekin sinatu duten 500 miloi euroko kredituak (+iragarritako beste 500) suposatzen duena. (En castellano)

> Protestaren argazkiak

Bitartean "AHTren erreskateari EZ" pankartarekin egon gara jende taldea, dirua honela botatzeak atzo Rajoy-k iragarri zuen era mingarrian urteetan ordaintzen egonongo garenaren jakitun. Porlanarekin loditzen direnei mesdedeak egitea izango da xahuketa honen "logika", zeren asko logikoagoa dirudi Frantziak atzo iragarri zuena, dirua aurrezteko ez dituela AHTaren linea berri batzuk eraikiko.

Informazio gehiago: http://www.ahtgelditu.org