Naiz+ Naiz+

Euskal dantzak... Shakiraren erritmopean

 

Ezkaixe dantza taldeak ezkon berriei eskainitako azken ikuskizuna da honakoa. Erritua bihurtu da gurean ezkontzak moduko jaialdietan aurreskua dantzatzea. Getxoko bikote honek baina, tradizioarekin apur bat hautsi eta txistuaren ordez Shakiraren erritmoa hautatu du okasiorako.

Bizkaiko ezkerraldeako dantza talde honek ezkon berrien nahia bete eta Carlos Vives eta Shakiraren ‘La Bicicleta’ abesti ezagunarekin egin zien agurra larunbateko ezkontzan.

Ikusi emaitza! Ezkaixe dantza taldeak berak partekatu du bideoa bere Facebook perfilean eta soilik 11 ordutan ia 350 aldiz izan da elkarbanatua.