Oihana Llorente NAIZ

Euskal errepresaliatuei sostenguz, Futbol 7 Hendaian

Med_tournoi_foot_preso_hendaye_isabellemiquelestorena02
Hendaiako Futbol7 txapelketako irudia.

Datorren maiatzaren 27an Hendaiak Futbol 7 txapelketako XIV. edizioaren zelai bihurtuko da.

Futbol partiduak Ondarraitz estadioan jokatuko dira goizeko 8.30tatik aurrera eta izena emateko epea zabalik dago jada. Talde irabazleak asteburu pasa bat izango du sari. Bigarren eta hirugarren geratzen diren taldeek aldiz, paintballean aritzeko bono bat eta afari bat, hurrenez hurren.

Euskal presoei sostengua helarazteko xedea duen ekimenak ehunka lagun bitzen ditu urtero. Iaz, adibidez, 700 bat futbol jokalari izan ziren lehian.

Futbolaz gain, euskal preso eta iheslarien aldeko ekimen gehiago izango da Hendaian maiatzaren 27an. Ekimenak hiru gune ezberdinetan banatuko dira. Elkartasun gunean, amatasuna eta espetxeaz arituko dira mahai inguruan 10.30tan eta egun osoan zehar erakusketa eta material salmenta izanen da. Etxeko txikienek ere izanen dute non disfrutatu, Haurren gunean puzgarriak eta jolasak izango dira eta. Azkenik,  Karpa gunean herri bazkaria, ekitaldia eta kontzertuak izango dira: Anestesia, Erokomeri eta Bad Sound System taldeak hain zuzen ere.