Naiz+ Naiz+

Euskal Herria - Eslovakia: Euskara, euskal selekzioa eta parekidetasuna

Info7 irratia: Datorren ekainaren 23an Euskal Herria-Eslovakia selekzioen emakumezkoen futbol norgehiagoka izango da Anoetan. Baina, ez da soilik kirol eguna izanen, egun osoan luzatuko den egitarau oparoan, EUSKARA, EUSKAL SELEKZIOA eta PAREKIDETASUNA dira aldarrikatuko diren baloreak, eta INFOZAZPI IRRATIA erabat bat dator balore horiekin. Horregatik, lehen aldiz, gure irratian saio berezia eskainiko dugu Anoetatik zuzenean, hona hemen egun horri begira egindako spota. 

Arratsaldeko lauretan hasiko dugu saio berezia: partidaren protagonistak, emakume kirolari historikoak eta antolatzaileak izango ditugu gurean, eta noski, partidaren jarraipena egingo dugu Anoetatik zuzuzenan.