0 comments

Euskal Herriarekiko elkartasun astea nazioartean

Askapena: Beste urte batez Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek euskal herritarron burujabetza eta askatasuna lortzeko determinazioa zabaldu dute Europa eta Latinoamerikan zehar Euskal Herriarekiko Nazioarteko VIII. Elkartasun Astean. Ondorengo lerrootan batu ditugu ekimen horietako batzuk.

Lehenik eta behin, Askapena eta Euskal Herritik EHL sareko kide eta kolektiboei euskal herrian bizi dugun egoera eta borroka zabaltzeko hartutako konpromiso eta elkartasuna eskertu nahi diegu. Bai urtez urte Nazioarteko Elkartasun Astean baina baita urte guztian zehar ere. Eginiko lana elkartasun internazionalistaren adierazle argia baita eta ekarpen beharrezkoa gure herriaren askapen borrokan. Guzti horregatik, eskerrik asko.

Herrialdez herrialdeko berri argazki galerian edo Askapenaren webgunean

EHL sareko kideek Espainiako Kontsulatuaren aurrean eginiko elkarreratzearen bideoa:

/