Naiz+ Naiz+

Euskaraz estreinatuko da Asterixen azkena

Frantsesez, filmaren jatorrizko hizkuntza, azaroaren amaieran estreinatu zuten Asterixen azken abentura. Euskaraz dator, orain, estreinaldia. Etzitik aurrera ikusgai izango da Bilbon, Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Getxon; hurrengo egunetan herri nagusietan eskainiko dute. ’Asterix, Jainkoen Egoitza’:

Modu honetan, beraz, filma ikusi nahi duenak gaztelerara jo ordez euskaraz ikusi ahalko du zuzenean (gazteleraz ere egun berean estreinatuko da). Ohar bidez jakinarazi du Zineuskadik Warner Bros. konpainiarekin lortutako hitzarmena. «Oso garrantzitsua» dela uste du euskarazko zinemaren sustatzaileak eta «euskara merezi duen lekuan» jartzen duela adierazi du.