Naiz+ Naiz+

‘Fan hemendik’ eguna hilaren 30ean Oñatin

Fan hemendik batzordearen deia:

Aupa Lagun! 2011 urtean egin bezala (iazko bideoak zer esan handia eman zuen),aurten ere bigarren Fan Hemendik eguna antolatu dugu Oñatin ekainaren 30,larunbata. Zoritxarrez azken urte honetan Euskal Herrian indar polizial okupatzaileen egoera ez da aldatu.Ondorioz bizi dugun salbuespen egoera hau salatzeko eta aldaketak aldarrikatzeko aurten ere egun hau antolatu dugu.

Nahiz eta EH-an aro politiko-sozial berri baten aurrean aurkitu,indar poliziari dagokionean salbuespen egoeran jarraitzen dugu.Izan ere,europako batasunak gomendatutako ratioa(2 polizia 1000 biztanleko) hirukoiztu egiten du Euskal herriak(6 polizia 1000 biztanleko). Salbuespen egoera hau salatu eta indar polizial okupatzaileei "FAN HEMENDIK" esateko,Ekainak 30erako antolatu dugun egitarauan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ordurarte,agur bero bat