0 comments

Fisahara jaialdian izango dira aurten ere Saharari Kantariko irabazleak

Iaz FIsahara blogean jaso genuen Pello Reparazek Fisahara jaialdira egindako bidaia, Saharari Kantari lehiaketa ‘Oroitzapenetan’ kantarekin irabazi ostean eta aurten esperientzia hori bera errepikatuko dugu NAIZ+en Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Arabako Lagunen Elkartearekin elkarlanean.

2014ko edizioan Iker Laurobak aurkeztutako ‘Sahara’ abestia izan da garaile (post hasieran entzungai). Abestian berarekin parte hartu dute Oriol Flores, Fariba Sheikhan eta Beñat Gaztelumendik. Bigarren saria Izara Petik taldearentzat izan da ‘Harea eta Itsaso’ abestiarekin. Lur Larraza, Luis Quintana, Ruben Antón eta Enrique Rubinosek parte hartu dute. Apirilaren 29tik maiatzaren 4a bitarte izango da aurtengo Fisahara Zine Jaialdia.

Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetan izango da aurten ere jaialdia eta NAIZ+en bidez jarraitu ahalko bertako berri. Lehiaketaren eta jaialdiaren amaiera gisa amaiatzaren 24rako kontzertua antolatu dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, Vendetta eta lehen bi saridunak izango dira bertan. Info + http://www.saharaelkartea.org/

/