Naiz+ Naiz+

Gazteak, sorterria maletan hartuta, geroaren bila

Hautatutako ikasketek behartuta ala lanaren prekarietatetik ihesi urtero milaka gaztek atzean uzten dute Euskal Herria. Maleta etxeko oroitzapenez bete, eta herria atzean utzita Estatu espainolera, frantsera ala urrunagoko herrialdetara joaten dira. 2015. urtean, 18-34 urte arteko 13.110 gazte joan ziren Euskal Herritik. Eta azken zortzi urteetako kopurua 137.000 tik gorakoa da. Topatu gazte atari digitalak zenbaki horiei aurpegia jarri nahi izan die erreportaje honekin.