Naiz+ Naiz+

#GipuzkoAround, Gipuzkoako 89 herriak bat eginda

Zergatik ez bisitatu Gipuzkoako herri guztiak egun batean? Horixe da #GipuzkoAround egitasmoaren helburua eta horretarako Gipuzkoako 89 herri eta hiriak lotuko dituen bideoa ekoiztu nahi dute.

Proiektuak Donostia 2016ko Energia Olatuak programaren babesa jaso eta 2.016 euroko diru-laguntza eskuratu zuen. Orain, Gipuzkoako udalerrietan bizi eta lan egiten duten pertsonen parte-hartze aktiboarekin egitasmoa errealitate bihurtu nahi dute.

Bideoaren atzean Irungo lau lagunez osaturiko taldea dago, 'Dancing in the Basque Country' bideoa egin zuten protagonistak hain zuzen ere. 2010ean sortutako bideo hark, Euskal Herria ezagutzera eman eta Youtuben 478.000 ikustaldi baino gehiago lortu ditu urte hauetan.