\r\n
\r\n

Gora Rokanrrola! Aski daaaaa!!!! https://t.co/xkdrsnM4IN

\r\n\u2014 Maria Rivero (@Maria_RCampo) 2017(e)ko ekainak 27\n
\r\n\r\n

Era berean, gorarrokanrrola@gmail.com helbiden elektronikoa sortu du Orbeak berak, halako gehiegikerien aurka, denen artean, ideiak, iradokizunak, kritikak eta animoak bildu eta forma emateko.

\n"}
Naiz+ Naiz+

«Gora Rokanrrola!», Mozal Legearen aurkako oihua

Captura_de_pantalla_2017-06-28_a_las_9.51.06
Julen Orbeak igotako irudia

Ertzainen aurrean atzamarrekin rockeroen zeinu ezaguna egiteagatik Mozal Legea urratu izana leporatu diote Julen Orbea Bilboko bizilagunari.

Pasa den ostiralean jazo zen gertaera, goizeko 10.30tan eta Bilboko Alde Zaharreko Santa Maria kalean. Auzoko tabernaria eta laguna duen bizilagunarekin gurutzatu, eta ohitura duten moduan, «Rokanrrol!» oihukatu eta rockeroen zeinu ezagunarekin elkar agurtu zuten. Inguruan, baina, ertzainak zebiltzan eta eskuekin marraztutako adarrak eurentzat zirela sinistuta, Orbearen atzetik joan, tabernatik aterarazi, hormaren kontra jarri eta poltsikoak miatu ostean paper bat sinarazi nahi izan zioten. Sinatu ez bazuen ere, errekerimendua iritsiko zaiola jakinarazi zioten.

Paperean Herritarren Segurtasuna babesteko den 4/2015 Lege Organikoaren, Mozal Legea gisa ezagunagoa den, 14. artikulua urratu zuela jartzen du. Poliziari burla egitea leporatzen diote, hain zuzen ere.

Istiluarekin harrituta eta haserre, gertatutakoa sare sozialetan zabaltzeari ekin dio Orbeak. Facebooken gertatutakoa hitzez hitz azaldu eta Mozal Legearen aurka egitera animatzen ditu irakurleak.

Orain 19 ordu zintzilikatutako albistea ia 250 aldiz izan da elkarbanatua eta asko dira Facebook zein Twitterren bildutako elkartasun mezuak. Asko, rockeroen zeinu ezagunarekin lagunduta.

Era berean, gorarrokanrrola@gmail.com helbiden elektronikoa sortu du Orbeak berak, halako gehiegikerien aurka, denen artean, ideiak, iradokizunak, kritikak eta animoak bildu eta forma emateko.