Naiz+ Naiz+

Grezian abian da jada Korrikaren lekukoa

Martxoaren 30ean ekingo dio bideari Otxandion Korrikaren 20. saioak baina dagoeneko euskararen lekukoak ekin dio bideari hainbat txokotan. Horietako bat Grezia, Chios uhartean Zaporeak ekimeneko kideak aurreratu dira oraingoan.

Bideoaren amaieran euren mezua zabaltzeko ere baliatu dute Korrikaren lehen ekinaldi hau honako hitzekin: «Korrika hasi da jada, euskaldunok elkartasunaren bidean laster batean goaz eta...  Egeo itsasoko irla txiki batetik salto egin eta muga guztiak zabalduz Euskal Herrira helduko da, eta berriro, bidera atera eta aurkituko gara! Pertsonak ez dira ilegalak, fronterak zabaldu. Ongi etorri errefuxiatuak».