Naiz+ Naiz+

Hernanik Independentzia Eguna hartuko du martxoaren 4an

Gazteak estatu propioaren nahi, behar eta aukeraz jabetzeko aldarrikapen eguna antolatu du Gipuzkoako Ernaik. «Gipuzkoarrok dantzan, independentziara» lelopean eginen dute eta martxoaren 4an izango da Hernanin.

Arratsaldetik gauera arteko egitaraua prestatu dute: Gipuzkoako eskualdeen arteko olinpiadak, elektrotxaranga, gazte akelarrea eta ekitaldia izango da. Gau partean, aldiz, Odolaren Mintzoa, Huntza eta Guri5 taldeen eskutik kontzertuak izango dira.

Martxoaren 19an Gipuzkoako herri ugaritan euskal estatuari buruzko herri galdeketak izango dira eta ingurumari horretan zabaldu nahi dute indenpendentziaren aldeko aldarria.