Naiz+ Naiz+

Igeldoren desanexioaren aldeko aldarrikapen argazkia

Igeldoko Itsas Aurre elkartetik igorri digute honako argazkia. Atzo argazki herrikoia atera zuten Donostitik desanexionatzearen alde. Belaunaldi ezberdinetako 120 herritar inguru elkartu ziren, jaio berrietatik 90 urte inguruko herritarretaraino. «Igeldo 89. udalerria» mezua zabaldu zuten 19 pertsonek letra bana hartuz.